Kultur kudeaketa

Gauza asko gertatzen dira platera mahaira iritsi baino lehen: aukera desberdinak imajinatzea, egokiena aukeratzea, kostuak eta emaitzak aurreikustea (ukigarriak eta ukiezinak), osagai bakoitza identifikatzea, elaborazioa planifikatzea, gauzatzea bera. Kultura-proiektuekin gertatzen den bezala, sukalde-lana itzela da! Eta Teklak-en ondo dakigu zein garrantzitsua den arretarik handiena eskaintzea.

Zerbitzuak

Idazkaritza teknikoa | Plangintza eta koordinazio orokorra

Proiektuen garapena babesten dugu, maila estrategikoa esparru exekutibo batera egokituz. Horrela, lan-proposamenak egiten ditugu, kronogramak antolatzen ditugu, rolak eta zereginak definitzen ditugu, mugarriak zehazten ditugu, inplikatutako eragileak koordinatzen ditugu, prozesuen jarraipena eta ebaluazioa egiten dugu, etab.

Txostenak eta ikerketak

Bezeroaren beharretatik abiatuta, ezagutza sortzeko edota transferitzeko balio duten dokumentuak lantzen ditugu.

Proiektuen ebaluazioa

Proiektuen ebaluazioa ahalbidetzen dugu, bai hasieratik, bai itxi ondoren. Behin helburu orokorrak eta espezifikoak zehaztuta, emaitza kuantitatiboak eta kualitatiboak baloratzeko adierazleak zehazten lagunduko dugu.

Finantzaketa bilatzeko dosierren gauzaketa

Proiektuak garatzeko baliabide publikoak zein pribatuak (dirutan edo bestelako kontzeptuetan) lortzea helburu duten proposamenak sortzen laguntzen dugu.

Ekitaldiak antolatzea

Prestakuntza, jardunaldi, mintegi eta abarren antolaketari dagozkion ekoizpen-lanetan parte hartzen dugu.