PÚLSAR

Publikoak erdigunean

Púlsar:

  1. Bere ardatzaren inguruan abiadura handiz biratzen duen izar-mota. Horren eraginez, dentsitate eskerga eta eremu magnetiko bizia ditu, eta erradiazio-pultsuak igortzen ditu, bere errotazio-denborarekin lotura duten tarte erregularretan.
  2. Beren asmoa garatzean ahalik eta potentzialik handiena lortzeko beren publikoak jardueraren ardatz bihurtzearen aldeko apustua egiten dutenei zuzendutako zerbitzua.

Publikoak, oinarri eta protagonista aktibo

Bizi dugun garai honetan, hainbat erakunde ari dira beren lekuaren eta esanahiaren bila, izarrez betetako unibertso batean, berezko argia emateko beren publiko eta interes-taldeei, eta erreferentzia eta gidari izateko beren komunitateentzat. Ba ote da argi hori, erreferentzialtasun hori bilatzeko modu hoberik, zuzenean publiko horiekin lan egitea baino, jakina, hauek erdigunean jarrita, gure erakundeen ardatz gisa?

Publikoak erdigunean kokatzeak esan nahi du oinarri eta protagonista aktibotzat hartzen ditugula; haiek direla, guretzat, erakundearen bidea, eta haren egitasmo, programa eta jarduera guztiak zehazten dituen ardatza. Horrek gure estrategia eta baliabideak bideratzea dakar, erakundearen eragin-eremua osatzen duten eragile guztiekin harremanetan jartzeko, batak bestea ezinbesteko aliatutzat hartzeko, eta elkartze horretatik esanahiz betetako jarduera ager dadin.

Publikoak erdigunean jartzeak proiektuen eragin soziala errazten du, kualitatiboki eta kuantitatiboki. Hala egiten duten erakundeei aukerak sortzen zaizkie. Herritarrekin lotura sortzeko eta sendotzeko aukerak; beren interes-taldeekin lotura duten lan-arloak garatzeko eta sakontzeko; barne-kudeaketa eta lantaldeen jarduna berrikusi eta optimizatzeko; edo finantziazio-bide berriak atzemateko.

Norekin gustatzen zaigu lan egitea?

Púlsar-en gaudenok erakundeen galaxia baten parte izan nahi dugu. Erdigunean, beren garapenaren ardatz modura, beren publikoak jartzen dituzten erakundeen galaxia baten parte. Emozioa eta pentsamendua eragiten dituzten erakundeekin lan egiten dugu; artean, kulturan, gizarte-arloan edo jakintzaren adarren batean jatorria duten erakundeak dira, komunitatearen garapenari ekarpenak egiten dizkietenak, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen dutenak, konfiantza eta enpatia sustatu eta partekatutako ikaskuntza errazten dutenak.

Erabat ziur gaude publikoak erdigunean jarriz gero askoz esanguratsuagoa dela proiektuen eragina, eta erakundeek aukera dutela gorenera iristeko, beren komunitatearekiko konpromisoari eta beren asmoaren garapenari dagokienez. Eta, horregatik, euren publikoen pultsuarekin bat egiteko eta haien ondoan goia jotzeko borondatea duten erakundeei zuzentzen gatzaizkie.

PUBLIKOA

Zer esan nahi dugu “publikoak” diogunean?

lsar-en, “publikoez” ari garenean, izar bakoitzean bizi diren eta haren ardatza birarazten duten pertsona eta komunitate horiek ditugu gogoan. Jarduera-eskaintza bat egin dakiekeen ikusleez harago, hauekin elkarrizketak eta hainbat motatako harreman eta konpromisoak sortzeaz ari gara.

Gogoan ditugu…
… gizabanakoak, beren interesetatik eta bizitzari buruzko ikuspegi partikularretatik abiatuta proiektu edo jarduera jakin baten inguruan dabiltzanak, eta une batez egoera hori partekatzen dutenak.
… interes-taldeak eta esperientzia- edo jakintza-arloren baten eraginpeko komunitateak, neurri batean edo bestean hura garatzeko konprometituta daudenak, eta haren orientazioa eta inpaktua ezartzeko ahalmena dutenak.

Publiko horiek ordenatzeko, balizko hiru tipologiatan kokatzen ditugu:

PUBLIKO OROKORRA:

 Gure erakunderekin harremana izan lezaketen pertsona guztiak, gure eskaintza jaso dezaketenak, gure jarduerak neurri batean edo bestean eragin diezaiekeenak, eta, horrenbestez, haren partaide bihurtu eta harekin lotura sor dezaketenak.

PUBLIKO ESPEZIFIKOAK:

Askotariko taldeak, ezaugarri espezifikoak eta/edo gai jakinen inguruan interesa dutenak. Modu zuzenago, partikularrago eta pertsonalizatuagoan jo daiteke haiengana harremanak sortzeko.

TESTUINGURUKO PUBLIKOA:

Bereziki hurbiltasun espazialagatik gure erakundearekiko interesa eta harremana duen talde bat, eta, ondorioz, tokiaren berezitasunak, arazoak eta egoera jakinak gurekin partekatzen dituena.

HELBURUA

Zer eskaintzen du lsar-ek?

lsar-en zerbitzuak erakundea/publikoak loturari lagundu nahi dio, prozesuaren atal guztietan, lehen urratsetatik hasita, egonkortze fasera heldu arte, bai maila estrategikoan, bai maila operatiboan.

 Lotura hau definitzerako orduan, erakundeak erabaki beharko du zein harreman-motari eman nahi dion lehentasuna. Horretarako, publikoen garapenean jarraitu ohi diren nazioarteko joerei begiratuz, lsar-ek proposatzen du elkarrekin lotura duten hiru harreman-mailatan kokatzea helburuak:

SAKONTZEA:

Dagoeneko existitzen diren publikoekiko harremanak aberastu eta finkatzea.

ZABALTZEA:

Erakundearekin eta/edo haren jarduerarekin lotura duten pertsona edo taldeen kopurua handitzea.

DIBERTSIFIKATZEA:

Beste publiko batzuk gehitzea, tipologia, gai eta/edo egoera zehatzei arreta emanez.

LAN-ILDOA

Eta hori lortzeko, zerbitzuen konstelazio bat eskaintzen dugu, hiru ekintza-multzotan sailkatuak. Hiru ekintza-multzo hauek osagarriak izan daitezke edo bakoitza bere aldetik garatu.

 

ESTRATEGIA:

Bide-orri bat behar duzu zure publikoekiko harremana optimizatzeko? Lagundu egingo dizugu zure publikoak identifikatzen, multzokatzen eta kudeatzen, eta, hala suertatuko balitz, haietatik abiatuta komunitatea(k) eratzen. Publikoak erdigunean kokatuko dituen plan estrategiko batera eramango dugu zure asmoa; jarduera-plan operatibo batera, zeinak, zuk lehenagotik egiten dituzun ekintzetatik abiatuta, zure erakundea motibatu eta zure komunitatea mugiaraziko duen; eta ebaluazio-sistema bat ere sortuko dugu, eragindako inpaktua eta hobetzeko moduko arloak baloratu ahal izateko.

KOMUNIKAZIOA:

Lotura eraginkorragoa sortu nahi duzu zure publikoekin? Komunikazio-plan bat diseinatuko dugu zurekin batera, zure publikoekiko elkar-aditzea optimizatzeko; zure erakundearen errealitateari hoberen egokitzen zaizkion formatu, kanal eta edukiak ezartzeko; eta lortu nahi diren helburuekin bat datozen ekintza zehatzak jasotzeko. Era berean, laguntza emango dizugu ekintza horiek abiarazteko eta garatzeko, erregistratzeko eta dokumentatzeko, eta etengabe ebaluatzeko.

LANKIDETZA BIDEZKO DISEINUA:

Zure komunitateekin batera lan egin nahi duzu? Lankidetza-prozesuak taxutzen lagunduko dizugu, parte-hartzeari ireki nahi dizkiozun zure erakundearen alderdien diseinuan zure publikoak integratzeko. Zure helburu, konpromiso, epe eta baliabideekin bat datozen metodologiak proposatuko dizkizugu; elkarrekin egindako sorkuntza-prozesu horiek abian jartzen lagunduko dizugu, haien mugarriei eta itzulkinei erreparatuz, baita fidelizazioaren eraginaren eta publikoen inplikazioak izandako gorakadaren ebaluazioari ere.

Pultsatuko al gara?

Egiten dugun lanaren pultsua estreinako aldiz neur dezazun, aipatutako ardatzen arteko (publikoa – helburua -ekintza) uztarketaren zenbait adibide azalduko dizugu jarraian:

Orokorra

Espezifikoa

Testuingurukoa

Sakontzea

Zabaltzea

Dibertsifikatzea

Estrategia

Komunikazioa

Lankidetza bidezko diseinua

Sortutako adibidea:

Estrategia / Profundizar / Público específico

Reto: convertir a los/as niños/as de 3 a 6 años en agentes activos de una nueva creación escénica.

Solución: articular un programa de ensayos abiertos, acompañado de una acción de mediación adecuada, que posibilite integrar la mirada de los/as niños/as en el proceso creativo.

Hitz egingo dugu?

Púlsar-etik, , izarretan barnako bidaia hau osorik egiten lagundu diezazukegu, zure publikoak bihurtzeko zure erakundearen biraketa-ardatza. Lehen diagnostikoa egiteko unetik hasi eta planifikazio orokorra osatu arte; tartean, unean uneko aholkularitza, ekintza zehatzak gauzatzea, trebakuntza-planak garatzea eta jarraipen eta ebaluazio-sistemak inplementatzea, besteak beste.

Publikoak erdigunean jartzearen aldeko apustua egin nahi duzu? Hori egiteko moduaz hitz egiteko geratuko gara? Xeheago azalduko dizkizugu gure zerbitzuetako batzuk? Hitz egingo dugu?

Servicio cuyo diseño ha sido subvencionado por el Ministerio de Cultura y Deporte