Komunikazioa
Artisautza lan gisa ulertzen dugu komunikazioa. Honela, ezinbestekoa ikusten dugu aldez aurretik publiko objektiboen identifikatze ahalik eta zehatzena egitea, eragile bakoitzaren beharrei egokituko den online (webgunea, sare sozialak, email marketing-a etab.) eta offline estrategia ( prentsa gabinetea, informazio-euskarriak, argitalpenak etab.) diseinatze aldera, barne zein kanpo komunikazio prozesuetan.
Zerbitzuak
Komunikazio Estrategia
Publiko objektiboak identifikatuz eta erronka orokorrak eta espezifikoak zehaztuz, gure bezeroen beharretara eta baliabideetara egokitutako estrategia bat diseinatzen dugu, ekintza-plan zehatz, bideragarri eta ebaluagarri bat izango duena.
Komunikazio digitala
Gure bezeroen helburuekin bat etorriz, komunikazio-eduki interesgarriak sortzen ditugu hainbat formatutan (ikusizkoak, ikus-entzunezkoak, testualak, soinudunak), eta gure bezeroek dituzten kanal digitalen bidez zabaltzen ditugu, hauen eraginaren jarraipena eginez (sare sozialen monitorizazioa, analytics, etab.).
Prentsa-bulegoa
Prentsaurrekoak antolatu, komunikatuak bidali, eta komunikabideekin elkarrizketak eta erreportajeak kudeatzen ditugu. Era berean, argitalpenak prentsa-clipping batean biltzen ditugu, gure bezeroek material guztia behar bezala artxibatuta izan dezaten.
Kontakizunak eta komunikazio-euskarriak
Gure bezeroei beren proiektua definituko dituzten kontakizunak eta komunikazio-euskarriak eraikitzen laguntzen diegu. Mezuen definizioa eta testuen zehaztapen taxutzen dugu, bai eta glosarioak sortzen, estilo grafikoak edota ikus-entzunezkoak hautatzen eta materialak behin betiko gainbegiratzen ere.
Ekitaldi telematikoak
Topaketa telematikoak egiten laguntzen dugu (bilerak, mintegiak, prestakuntzak, etab.), honako zerbitzu hauen bidez: tresnaren konfigurazioa (estekak sortzea, administrazio-baimenak, grabazioa, etab.), eskaleten definizioa, parte-hartzaileentzako argibideen prestaketa, grabazioen kudeaketa, dinamizazio-lanak, txataren arreta, aurkezpenen kudeaketa (ppt, etab.), agente antolatzaileekiko koordinazioa, etab.