
Ikus-entzunezko dokumentazio sortzailea
Denbora eta leku baten egiteko moduek ezagutza sortzen dute eta dokumentazio-prozesuetan presente egon beharko lukete; izan ere, ez da dokumentuaren asepsiarik existitzen eta Teklak-en, ez dugu helburu gisa hartzen; are gehiago, dokumentazio-prozesuari begirada subjektiboa eta sortzailea ematen diogu nahita, ezagutzaren transmisio hori artistikoa ere izan dadin.
Zerbitzuak
Prozesuen jarraipena
Proiektuaren artxibatzeko irizpideen definiziotik eta beren mugarriak identifikatu eta ikus-entzunezko lengoaiz sor daitezkeen ekarpenetatik abiatuta, lan-prozesuen dokumentazioa egiten dugu.
Emaitzen erregistroa
Prozesua amaitu ondoren, eta gure bezeroen helburuen arabera (salmenta, zabalkundea, artxibatzea, etab.), azken emaitza dokumentatuko dugu.
Edizioa eta artxiboa
Erregistratutako ikus-entzunezko materiala (prozesuena zein emaitzena) editatu eta artxibatuko dugu, eta material horren erabilerara egokituko dugu.