PUBLIKOAK ERDIGUNEAN

Musika-eragileentzako formakuntza- eta aholkularitza-programa

Publikoak erdigunean jartzeak proiektuen eragin soziala errazten du, kualitatiboki eta kuantitatiboki. Hala egiten duten erakundeei aukerak sortzen zaizkie. Herritarrekin lotura sortzeko eta sendotzeko aukerak; beren interes-taldeekin lotura duten lan-arloak garatzeko eta sakontzeko; barne-kudeaketa eta lantaldeen jarduna berrikusi eta optimizatzeko; edo finantziazio-bide berriak atzemateko.

Nori zuzenduta:

Euren proiektuak publikoen inguruan (bir)pentsatzeko interesa duten Euskadiko musika-sektoreko erakunde publiko eta pribatuei, bai eta sortzaile independenteei ere.

Helburu orokorrak:

  • Publikoen garapenaren oinarri teorikoei buruzko sarrera.
  • Kontzeptu teorikoak erakunde parte-hartzaile bakoitzaren kasu espezifikora aplikatzea.
  • Parte hartzen duen erakunde bakoitzaren audientziak garatzeko estrategiaren oinarriak zehaztea/berrikustea.
  • Publikoen garapenari buruzko hausnarketa kolektiboa sortzea.

Landuko diren eduki nagusiak:

  • Plangintza estrategikoari eta publikoak plangintza horretan bat egiteko moduari lotutako kontzeptuak.
  • Publikoen garapena egituratzen duten hiru helburu nagusietara hurbiltzea: zabaltzea, dibertsifikatzea, sakontzea.
  • Publikoak identifikatzeko eta ezagutzeko oinarriak.
  • Esku hartzeko eremu posibleak (programazioa, komunikazioa, bitartekaritza, sorkuntza, etab.) publikoen estrategia bat diseinatzerakoan.
  • Publikoen estrategia batek kanpoan (erkidegoan) zein barruan (erakundean) izan dezakeen eragina. Inpaktu hori ebaluatzeko, dokumentatzeko eta kontatzeko balizko estrategiak.

Gidaria:

Irene Intxausti, Teklak. Komunikazio eta Audientzien Estudioaren bazkide sortzailea. Irene Musikaren Historian eta Zientzietan (UCM) eta Ikus-entzunezko Komunikazioan (EHU-UPV) lizentziaduna da, eta Komunikazio Kudeaketa Kultur Erakundeetan (UCM) eta Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzan (UNED) graduondokoa.

Noiz (formatu telematikoa)

  • Taldeko formakuntza-saioak:
    • Irailaren 26an, astelehena, 10:30etatik 11:30etara.
    • Astelehenean, urriaren 3an, 10:30etatik 11:30etara.
  • Banakako aholkularitza-saioak:
    • Ordubeteko 2 saio erakunde / pertsona parte-hartzaile bakoitzarekin.
    • Urria eta azaroa. Eragile bakoitzarekin adostuko dira data zehatzak (egutegia inskripzioa baieztatzen denean itxiko da).

Oharrak

Parte hartzen duten erakundeek edo pertsonek konpromisoa hartzen dute prestakuntza-saioetan zein aholkularitza-saioetan parte hartzeko. Lehenengora ez joateak bigarrenak ezeztatzea ekar dezake.

Hizkuntzak:

  • Formakuntza: gaztelaniaz (lan-materialak euskaraz eta gaztelaniaz).
  • Aholkularitza: euskaraz edo gaztelaniaz, parte hartzen duen eragilearen aukeraren arabera.

Prezioa

Prestakuntza- eta aholkularitza-programa honetan parte hartzeak ez dakar gasturik parte-hartzaileentzat, Musika Bulegoaren 2022 Jardueren Poltsak finantzatzen baitu.

Kontsultak

Zalantzarik izanez gero, honako helbide honetara idatzi dezakezu: iintxausti@teklak.eus(Irene Intxausti).

Izena emateko formularioa

Abuztuaren 24tik (asteazkena) irailaren 9ra (ostirala), 10:00etatik 12:00etara.

Eskabideak inskripzio-ordenaren arabera onartuko dira. Plazen baieztapena irailaren 12an, astelehenean, jakinaraziko da posta elektronikoz.

Erakunde / proiektu bakoitzeko, 3 pertsona ezberdinek parte hartu ahal izango dute.

 Patrocina: