IOCUS proiektua bere amaierara heldu da. Amurrioko Udalak bultzatutako prozesua izan da hau, Teklak-ek lagundu duena. Honetan, tokiko 3 artistek euren bizilagunekin talde-sorkuntzako 3 esperientzia garatu dituzte. Arteekin beste pertsona batzuekin batera esperimentatzeko gonbidapena izan da hau. Bizipenak eta lortutako emaitzak, proiektuaren argitalpenean ezagutu daitezke.
