Topa! proiektua jaio da; bertan, Teklak-ek Baratza Aretoa, Parasite Kolektiboa, Pez Limbo eta Kalakalab izango ditu bidelagun.

Proiektu honi esker, publikoen garapena, kudeaketa kulturala eta sormen garaikidearen inguruko ezagutza eta ekimen kolektiboak garatu ahal izango ditugu.

Honako hauek dira hurrengo hilabeteetan garatuko ditugun lan ildoetako batzuk:

  • ‘Buró’: proposamen artistiko edo proiektu kultural bat aktibatzeko edo garatzeko kanpoko begirada behar duten eta hazten ari diren sortzaileei eta/edo kudeatzaileei zuzendutako laguntza-zerbitzua.
  • Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendutako prestakuntza. Lau tailer dira eta horietan antzerkiarekin, dantzarekin eta ikus-entzunezkoekin lotutako tresnak lantzen dituzte haien ikasgeletako eguneroko jarduerak aberasteko.  
  • Topa! ekimenaren eta Baratza aretoaren inguruko gizarte eta hezkuntza arloko hainbat erakunderen artean egindako ‘Laneko topaketak’. Eragileak aurretiazko mapaketa bidez identifikatzen dituzte. Saioen helburua da lehen harremanak finkatzea eta gero horiek sendotzea praktika artistikotik abiatuta komunitate-egiturarekin lotutako baterako ekintzak bultzatzeko.

 Informazio gehiago nahi baduzu topa.eus bisitatzera gonbidatzen zaitugu.